Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias dena ematera Ordiziako Klasikoan
Partekatu:      

Euskadi-Murias dena ematera Ordiziako Klasikoan

24-07-2018

Euskadi-Murias taldeak Ordiziako Klasikari aurre egingo dio etxean asteazkenean, 165,7 kilometroko ibilbidean, Abaltzisketa bost aldiz igota eta Altzo, berriz, bi.

Euskal taldeak zortzi txirrindulari hauek aurkeztuko ditu: Mikel Aristi, Fernando Barceló, Cyril Barthe, Aitor González, Julen Irizar, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Multzo polita dugu, Portugalen lehiatu diren gazteak eta altueran entrenatzen datozenak. Hortaz, ilusioz beteta ekingo diogu lasterketari. Etxean gaude. Kontinental mailan, gure lasterketarik garrantsitsuenatarikoa zen eta horrela da aurten ere. Nahiz eta talde gaztea izan, ona da eta dena ematera aterako gara. Simon Yates erreferentzia izango da, izan ere, hemen irabazi zuen orain dela bi urte eta egundoko Giroa egin zuen. Ibilbidea urterokoa da, bost aldiz igoko dugu Abaltzisketa eta bi Altzo".

Aurreneko zatian, hiru aldiz igoko dute txirrindulariek Abaltzisketa (km 21,1, 58,8 eta 84,5) eta beste bi (km 119,8 eta 155,1) bigarrenean, baita bi aldiz Altzo (km 109,7 y 145) ere. Irteera goizeko 10etan izango da eta txirrindulariak espero dira helmugan ordu biak inguruan. Partaidetza 13 taldekoa da, bi WorldTourrekoak (Movistar Team eta Mitchelton-Scott) eta bost Profesional Kontinentalekoak.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium