Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Route Occitanie: Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi du amaiera arte
Partekatu:      

Route Occitanie: Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi du amaiera arte

17-06-2018

Euskadi-Murias narbamendu da berriro ere La Route d'Occitanie (2.1, Francia) itzuliaren laugarren eta azken etapan, Mirepoix - Cazouls-lès-Béziers, 192,7 km.

Mikel Iturriak ihesaldia harrapatu du hasieran eta bigarrena izan da Pic de Nore (1ª) mendatean. Edonola ere, tropelak abiadura bizkortu du; izan ere, Sergio Samitier, Mikel Bizkarra eta Oscar Rodriguez taldekideek jauzi egin dute Iturriaren multzoan atzetik. Beraz, lasterketa hautsi egin da eta Alejandro Valverde (MOV) eta Luis Leon Sanchez (AST) aurkariek ihes egin dute. Aurreneko multzoak helmugan bertan harrapatu ditu iheslariak eta Anthony Roux (FDJ) altxatu ditu besoak. Valverdek, berriz, sailkapen nagusia bereganatu du, Iturria, 19.a sailkaturik.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Urrunetik saiatzea besterik ez genuen eta horrela egin dugu Iturriarekin. Pic de Nore mendatean onenek jo dute erasoa eta Bizkarra haiekin egon da. 30-40 txirrindulari besterik ez ziren buruan eta guk bost genituen. Egun gogorra izan da; abiadura azkarra izan da Luis Leon eta Valvarde harrapatzen saiatzeko. Amaieran, gizon bizkorrak ez genituen. Beti bezala, dena eman dugu bukaera arte".

Euskal taldearen laburpena ederra da. Jon Aberasturik laugarren postua erdietsi zuen lehendabiziko egunean; Gari Bravok ihelsadia nagusia harrapatu zuen bigarrenean; Bravo berak eta Txoperenak maillota erakutsi zuten aurrean larunbatean; baita Iturria ahalegindu da igandean ere.

Hurrego lehiaketa Espainiako Txapelketak izango dira; erlojupekoa ostiralean ospatuko da eta errepidekoa igandean, hain zuzen ere.

Foto: Route Occitanie / A. Lipke

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium