Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country  - Murias Taldeak "ilusio handiz" ekingo dio Miguel Indurain Sari Nagusiari
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak "ilusio handiz" ekingo dio Miguel Indurain Sari Nagusiari

31-03-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Miguel Indurain Sari Nagusian (1.1) parte hartuko du larunbat honetan eta aurten lehen aldiz lehiatuko du etxean.


Lasterketak 186 kilometro izango ditu eta Puy-ko Basilikan amaituko da. Aurten ere maila handiko partaidetza izango du lasterketak: 5 World Tour mailako talde eta Alejandro Valverde (Movistar Team), Sergio Henao eta Michal Kwiatkowski (Team Sky) edo Simon Yates (Orica-Scott), besteak beste.

“Etxeko lehen lasterketa izango da hau eta ilusio handiz lehiatuko dugu lasterketa honetan gure zaleen aurrean. Azken urteetan egin dugun bezala, maila ematen eta lehiakorrak izaten saiatuko gara, protagonista izateko. Garrantzitsuena euskal zaleek beraien taldea hurbil izatea da eta beraien babesa sentitu nahi dugu, etxean lehiatu dugun bakoitzean sentitu dugun bezala”, adierazi du Jon Odriozola kirol zuzendariak.

Igandean, Errioxako Itzulia eta Roue Tourangelle

Igandean beste bi lasterketetan arituko da taldea: Miguel Indurain Sari Nagusiko txirrindulariak Errioxako Itzulian (1.1) parte hartuko dute eta taldeko gainontzeko sei txirrindulariak Roue Tourangelle Frantziako Kopako lasterketan (1.1) izango dira.


Rubén Pérez-ek zuzenduko du taldea frantziako lasterketan eta bere ustez lasterketa “garrantzitsua” izango da dagoeneko osatu diren txirrindulariak, hala nola Aritz Bagües, Imanol Estévez edo Óscar Rodríguez, “lehiaketara itzuli” eta “taldeak izango dituen hurrengo erronketarako prest egoteko”.

Miguel Indurain Sari Nagusian eta Errioxako Itzulian parte hartuko duen taldea: Eneko Lizarralde, Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Julen Irizar, Beñat Txoperena, Aitor González, Adrián González eta Mikel Iturria.

Roue Tourangelle-en parte hartuko duen taldea: Gotzon Udondo, Ander Barrenetxea, Pello Olaberria, Aritz Bagües, Óscar Rodríguez eta Imanol Estévez.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium