Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi - Murias taldeak MPCC mugimenduarekin bat egin du
Partekatu:      

Euskadi - Murias taldeak MPCC mugimenduarekin bat egin du

21-11-2017

Euskadi – Murias talde Kontinental Profesionala izango da eta MPCC mugimenduarekin bat egitea erabaki du.

“Azken urteetan gertatu diren hainbat eskandaluen ostean, txirrindularitzak ulertu du gure kirola ez dela existituko babesleekin, antolatzaileekin eta jarraitzaileekin fidagarritasuna irabazten ez badu.”, azaldu du Odriozolak. “Txirrindularitzak esnatzea lortu du txirrindularitzaren ardurari eta ahalegin instituzionala eta ekonomikoari esker. Hala ere, erne ibili behar dugu,  “zero” arriskua ez baita existitzen. Txirrindularien osasuna da gure lehentasuna eta doping-a baztertuz babestu nahi dugu. MPCC mugimenduaren helburua hori denez, gure taldea eta babesleak ados daude mugimenduaren arauak betetzeko”.


Euskadi – Murias 2018rako UCI-an izena eman duten 4 talde espainiar profesionaletariko bat da. Kontinental profesional mailara iritsiko den lehen talde euskalduna izango da, Euskaltel – Euskadi 2013an desagertu zenetik. Jon Aberasturi, Garikoitz Bravo, Eduard Prades, Héctor Sáez, Enrique Sanz edo Julien Loubet dagoeneko nazioarteko mailan lehiatu dute iraganean.

Jatorria: MPCC

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium