Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Uztailaren 3an laguntzaile kanpainako lehen zozketa egingo du taldeak
Partekatu:      

Uztailaren 3an laguntzaile kanpainako lehen zozketa egingo du taldeak

28-06-2017

Euskadi Basque Country Murias taldeak laguntzaileen kanpainako lehen zozketak egingo ditu. Datorren uztailaren 3an lehen zozketa egingo du taldeak eta 4 Spiuk Dharma kasko banatuko ditu laguntzaileen artean.

Guztira 10 maillot eta kulot eta 20 kasko banatu ditu taldeak datozen hilabeteetan. Gainera, denboraldiaren amaieran, laguntzaileek taldeko bi bizikleta irabazteko aukera izango dute.

Taldearen materialaz gain, laguntzaileek “meet and greet” batean parte hartzeko aukera izango dute, bai eta taldearekin entrenamendu bat burutu edo zuzendariaren kotxean lasterketa bat jarraitu. Horrela, laguntzaileek Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak ezagutu ahal izango dituzte eta hauekin une atsegin bat igaro.

Taldea babestu nahi duten zaleek oraindik aukera dute laguntzaile izateko. Urteko kuota 25€-koa da 18 urtez azpikoentzat eta 50€-koa, gainerakoentzat, eta taldearen kamiseta bat eta txirrindulari guztien txartelak jasoko dituzte, bai eta aurretik aipatutako sari guztien zozketetan parte hartzeko aukera.

Baldintza guztiak, ondorengo loturan: www.murias-taldea.com/eu/baldintzak

Egin zaitez laguntzaile!
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium