Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Madrilgo Itzulian parte hartuko di bihartik aurrera
Partekatu:      

Taldeak Madrilgo Itzulian parte hartuko di bihartik aurrera

04-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak bihar hasiko den 3 etapako XXX Madrilgo Itzulian parte hartuko du datorren igandera arte.

Etaparik gogorrena lehenengoa izango da, 5 mendate izango ditu, helmugatik 53 kilometrora gaindituko duten Navacerrada horien artean. Valdemoron hasi eta amaituko den bigarren etapan 3. mailako bi mendate igoko dituzte eta lasterketa 100 kilometroko etapa laburrean amaituko da Madrilen, 5 kilometroko zirkuitura 20 itzuli eman ostean.

Lasterketaren partaidetza Asturiasekoaren antzekoa izango da, Movistar, Caja Rural, Manzana Postobón eta W52-Porto talderik garrantzitsuenak izango direlarik.

“Oroitzapen onak dakarzkigun lasterketa da hau, iaz protagonista handiak izan ginen eta, eta podiumera igotzea lortu genuen talderik onenaren saria jasotzeko, Movistar edo Caja Rural bezalako talde handien aurretik”, adierazi du Jon Odriozola kirol zuzendariak. “Dagoeneko merezi dugun garaipena baten bila gatoz, Asturiaseko Itzulian egindako lan onaren ostean ilusioz beterik. Min hartuta ibili diren txirrindulari guztiak osatu dira dagoeneko eta taldea bere unerik onenera iristen ari da. Lasterketa ostiralean erabakiko da eta taldeak ilusio handiz ekingo dio etapa horri”, amaitu du.

Euskadi Basque Country – Murias Taldea ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Aitor González, Aritz Bagües, Óscar Rodríguez, Mikel Iturria, Beñat Txoperena eta Julen Irizar.

1. etapa: Las Rozas - Las Rozas (145,1km)
2. etapa: Valdemoro – Valdemoro (148,5km)
3. etapa: Madrid – Avenida de la Castellana (99,9km)