Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Beñat Txoperena protagonista izan da Portugaleko Voltako bigarren etapan
Partekatu:      

Beñat Txoperena protagonista izan da Portugaleko Voltako bigarren etapan

29-07-2016

Beñat Txoperena eguneko protagonistetako bat izan da Portugaleko Voltako bigarren etapan. 160 kilometroko ibilbidea burutu dute txirrindulariek, Viana do Castelo eta Fafe hirien artean.

Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian sartu da, Jon Ander Insaustirekin batera. Hala ere, Igantziko mutilak bakarrik eutsi dio buruari taldea sakabanatu denean.

Lau iheslariekin batera, Txoperena buruan ibili da Salto de Pedra Sentada mendateko azkeneko zatira arte, helmugatik 20 bat kilometrora. “Sterratoa” gainditu behar izan dute bertan eta 30 txirrindularik bakarrik eutsi diote lasterketa buruari. Bertan izan da Gari Bravo, berriz ere onenekin, eta 19. postua lortu du gaurko etapan. Erorketa batek atzeratu egin ditu Aritz Bagües eta Aitor Gonzalez azken mendatearen hasieran. 

Etaparen garaipena esprintean erabaki da eta Androni taldeko Francesco Gavazzik irabazi du. Daniel Mestre (Efapel) sailkapen nagusiko lehenengo postuari eutsi dio.

Bihar hirugarren etapa ospatuko da, Montalegre eta Macedo de Cavaleiros hirien artean. Guztira, 158 kilometro izango ditu etapak eta bigarren mailako bi mendate, etaparen erdialdean.

Sailkapenak