Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias bi klasiko ospetsutan arituko da Frantzian
Partekatu:      

Euskadi-Murias bi klasiko ospetsutan arituko da Frantzian

25-05-2018

Euskadi-Murias taldea berriro lehiatuko da Frantziako Kopako bi klasikotan, Grand Prix de Plumelec-Morbihan, larunbatean, eta Boucles de l'Aulne - Châteaulin, igandean, 1.1 mailakoak.

Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Aritz Bagüés, Gari Bravo, Aitor González, Julen Irizar y Beñat Txoperena zazpi txirrindulariak izango dira bi lasterketatan, Edu Pradesen garaipenaren ostean Norvegiako Tourrean.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Garaipen handiak lortuta, talde irabazlearen ilusioarekin ekingo dio probei, apaltasunarekin eta gure aukerak aprobetxatzeko. Bide hori jarraitzeko lehiatuko gara baita irabazten saiatzeko, gure itxaropen guztiak beteta orain arte. Frantziako Kopako bi proba dira eta entzute asko dituzte. Horrenbestez, maila ederra emateko gai garela uste dut eta dena emango dugu bietan. Gari Bravo da gure gizon indartsua. Ondo ikusten dut Gari eta besoak altxatzea gustatuko litzaidake merezi du-eta. Ez da erraza izango goi maila izango delako errepidean Frantziako talde guztiekin".

Bi lasterketak ibilbide zorrotza dute, 182 eta 179,5 km, hurrenez hurren. Irteeran, 16 talde izango dira, WorldTourreko bi eta bederatzi Profesional Kontunental mailakoak.