Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarrak meritu handiko laugarren postua lortu du Tour du Gévaudanen
Partekatu:      

Mikel Bizkarrak meritu handiko laugarren postua lortu du Tour du Gévaudanen

26-09-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Mikel Bizkarra txirrindulariak meritu handiko laugarren postua lortu du Tour du Gévaudan lasterketako sailkapen nagusian. Bizkarra seigarren zen etapan irten aurretik eta eroriko gogorra izan du  bigarren mendatean behera. Hala ere, zortzigarren izan da gaurko etapan eta laugarren sailkapen nagusian, Guillaume Martin-ek (Wanty) garaipena lortu duen lasterketan, Romain Sicard (Direct Enerigie) eta Nicolas Edet (Cofidis) txirrindularien aurretik.

“Pena izan da erortzea, oso sentsazio onak nituelako gaur. Azken mendatean bost txirrindulari geratu gara, geroxeago lau bakarrik, baina erasoka ibili gara eta 500 metroengatik ezin izan dugu helmugara iritsi. Nahiko kolpe gogorra hartu du eta mina daukat belaunean, nire denboraldia gaur amaitu dut ondorioz. Portugaletik lasterketa bakarra korritu dut, baina ondo prestatu dut Tour du Gévaudan eta garaipenaren lehian sartu ahal izan dut. Emaitza oso ona da”, adierazi du Mikel Bizkarrak etapa amaieran.


Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerra, Jon Odriozola, oso gustura azaldu da taldeak egindako lanarekin: “Nahiz eta erorikoaren ezbeharra izan, taldeak ez du amore eman eta bikain egin du lan Mikelek garaipenaren lehian aukerak izateko. Ihesaldian txirrindulari ugari sartu dira, baina gure txirrindularien lanak abantaila nahiko murriztu du Mikelek amaieran aukerak izateko. Sailkapen nagusian lortu dugun emaitza oso ona da, Kontinental Profesional mailako taldeen aurretik ibili gara eta”.