Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeko txirrindulariak ezagutu edo lasterketa bat kotxetik jarraitu nahi duzu?
Partekatu:      

Taldeko txirrindulariak ezagutu edo lasterketa bat kotxetik jarraitu nahi duzu?

13-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak “meet and greet” batean taldea ezagutzeko edo lasterketa bat kotxetik jarraitzeko aukera zozkatuko du.

Zozketa uztailaren 20an ospatuko da eta egun horren aurretik laguntzaile moduan izena emandakoek parte hartu ahal izango dute. 3 laguntzaileek “meet and greet”-ean parte hartzeko aukera irabaziko dute eta laguntzaile batek, lasterketa kotxean jarraitu ahal izango du.

Lasterketaren jarraipenaren irabazleak aukeratu ahal izango du zein lasterketan parte hartu: Ordiziako Klasika, Getxoko Zirkuitua edo Burgosko Itzulia.

“Meet and greet”-a, txirrindulariekin topaketa, uztailaren 30ean ospatuko da, taldeak Getxoko Zirkuituaren aurreko egunean ostatua hartuko duen hotelean, afaria baino lehen.

Behin irabazleak aukeratua, taldeak xehetasun guztiak jakinaraziko dizkie.

Aurrerago, laguntzaileek taldearekin entrenamendu bat irabazi ahal izango dute, bai eta luxuzko hotel batean asteburu bat igarotzeko aukera edo taldearen materiala irabazteko aukera, txirrindulariek erabiltzen dituzten bezalako hiru bizikleta barne.

Baldintzak
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium