Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Espainiako Txapelketetan parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Espainiako Txapelketetan parte hartuko du bihartik aurrera

22-06-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ekainaren 23tik 25era Sorian burutuko den txirrindularitzako Espainiako Txapelketetan parte hartuko du.
 
Datorren ostiralean 17:00etan egingo den erlojuaren aurkako proban Aitor González, Beñat Txoperena eta Aritz Bagüesek hartuko dute parte. Txirrindulariek 43 kilometro ordekan izango dituzte aurrez aurre eta Jonathan Castroviejo (Movistar Team) eta Ion Izagirre (Bahrain-Merida) izango dira hautagai nagusienak.
 
Txapelketako lasterketa nagusia igandean izango da, 9:00etatik aurrera, errepideko proban. Guztira 207 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, eta hasieratik Oncala mendateari ekingo diote. Azken 125 kilometroak 20 kilometroko zirkuituaren barruan egingo dituzte, Sorian barrena.
 
Adrian Gonzalez, Garikoitz Bravo, Beñat Txoperena, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Aritz Bagües, Pello Olaberria, Julen Irizar, Gotzon Udondo, Mikel Iturria, Óscar Rodriguez eta Aitor Gonzalezek izango dira Euskadi Basque Country – Murias Taldea ordezkatuko dutenak errepideko proban.
 
Txapelketak Espainiako Txirrindularitzaren Errege Federazioak duen Twitter kontuan jarraitu ahal izango dira, @RFECiclismo, #CESoria17 traol ofizialaren bitartez.