Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aitor Gonzalez: "Emaitza onek helburuak lortzeko motibazioa emango digute"
Partekatu:      

Aitor Gonzalez: "Emaitza onek helburuak lortzeko motibazioa emango digute"

01-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko Aitor Gonzalez txirrindularia azken lasterketaz bere iritzia eman digu. Gonzalezek taldearen bigarren garaipena lortzeko zorian egon zen Boucles de la Mayenne lasterketan eta ziklista saiatuenaren saria lortu zuen Rhône-Alpes Isère Tourrean.

Lasterketa bikaina burutu zenuten Route du Sud-en. Datozen lasterketei begira, motibazioa irabazteko balio izan du?

Egia esan, bai. Taldeak lasterketa ona egin zuen eta honek lagunduko gaitu gauzak bide berdinetik  jarraitzeko eta orain arte lortu ez ditugun helburuak lortzeko.

Nola bizi izan zenuten lasterketa barrutik?

Taldea asko saiatu zen, gogo handiz, eta aurpegia emanez. Postu onak lortu genituen eta talde bezala itxura polita eman genuen.

Espainiako txapelketan taldea ihesaldien lehian sartu zen. Nola izan zen lasterketa?

Egia esan Espainiako txapelketa gaizki atera zen, bai pertsonalki bai kolektiboki. Bero handiko lehen eguna izan genuen eta badirudi guri besteei baino kalte handiagoa egin zigula.

Pertsonalki, taldearen bigarren garaipena lortzetik gertu ibili zinen Boucles de la Mayenne-en. Nola izan zen etapa hori eta zer falta izan zen errematatzeko?

Lasterketa azkarra eta gorabeheratsua izan zen, 6 txirrindulariko taldeekin, eta egoera eroan 6 ziklistek aurre hartu genion tropelari azkeneko igoeran. Azkeneko zatiko zirkuitoa oso zigizagatsua zen eta honeri esker alde txiki batekin helmugara iristeko aukera izan genuen. Errematatzeko, indar apur bat gehiagorekin iristea falta izan zitzaidan, indarra eta potentziako esprinta izan baitzen.


Zer balorazio egiten duzu zure denboraldiaz?

Egia esan, eta kritikoa izateko, normala, nigandik gehiago espero nuen. Beti sortzen ezbeharrak, baina denol ditugu urtean zehar.

Hemendik aurrera zein helburu dituzu?

Orain Sierra Nevadan izango naiz hilaren 16a arte eta Ordiziako Klasikoan eta Portugaleko Itzulian ondo ibiltzen saiatuko naiz.

Zein mezu bidaliko zenieke zaleei proiektu hau babestu dezaten?


Zerbait oso erraza esango nieke: txirrindularitza gustatzen bazaie, proiektu hau babestu behar dute hil ez dadin, gero bueltan poz handiak jasoko dituzte.

Nork lortuko du taldearen hurrengo garaipena?

Agian Bizkarra Torres Vedras lasterketan. Bestela, Portugaleko Itzulian iritsi dadin espero dut, baina berdin izango litzateke Ordizian iritsiko balitz, etxeko jendearen aurrean.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium