Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aitor González garaipenetik gertu ibili da Boucles de la Mayenne-eko azken etapan
Partekatu:      

Aitor González garaipenetik gertu ibili da Boucles de la Mayenne-eko azken etapan

06-06-2016

Aitor González garaipenetik gertu ibili zen Boucles de la Mayenne (2.1) lasterketako azken etapan. Ostegunean hasi eta igandera arte ospatu zen lasterketa, frantziako errepideetan zehar.

Ermuako txirrindulariak talde nagusiaren kontrola haustea lortu zuen azken mendatean, beste 4 kideekin batera, helmugatik 30 kilometrora. Azken zirkuituan 20 segundoko abantailarekin sartu ziren iheslariak eta aldeari eutsi zioten.

Garaipena ihesaldiko gizonen artean jokatu zen eta Thomas Scylly (Drapac Pro Cycling) izan zen azkarrena, Anthony Delaplace (Fortuneo) eta Aitor Gonzalezen aurretik. Talde nagusia sei segundora sartu zen helmugan.

Lasterketako sailkapen nagusiko garaipena Bryan Coquard (Direct Energie) frantziarrak eskuratu zuen, atariko erlojupekoan lortutako abantailari esker. Euskadi Basque Country Murias taldeko lehenengo sailkatua Aitor González bera izan zen, hamahirugarren postuan.

Mikel Iturria ere izan zen protagonista lasterketan. Bigarren etapako eguneko ihesaldian sartu zen, beste txirrindulariekin batera, eta lasterketa buruan iraun zuen helmugatik 10 kilometrora arte, baina bere saiakerak ez zuen saririk jaso.

Taldearen hurrengo helburuak denboraldiko bi lasterketarik garrantzitsuenetakoak izango dira: Route du Sud eta Espainiako txapelketak.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium