Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aitor Gonzalez mendiko sailkapeneko liderra da Limousingo Tourrean
Partekatu:      

Aitor Gonzalez mendiko sailkapeneko liderra da Limousingo Tourrean

17-08-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Aitor Gonzalez txirrindularia mendiko sailkapeneko lider berria da bigarren etaparen ostean Limousingo Tourrean. Gonzalez lehen postuan pasa da etapako lehen bi mendateetan, bigarren eta hirugarren mailakoak, hurrenez hurren.

“Atzo kolpe latza jaso genuen: 5 txirrindulari erori eta Mikel Iturria lesio larria izan zuen. Hala ere, altxatzeko gai garela erakutsi dugu eta oso harro nago talde honetaz. Talde hau gai da hau bezalako lasterketa garrantzitsu batean bere burua erakusteko, nahiz eta atzo liderra galdu eta taldekide gehienak min hartuta ibili”, adierazi du Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerrak.

Txirrindulari bizkaitarra eguneko ihesaldian protagonista izan da beste 6 iheskideekin batera, baina sekula ez dute 3:30 baino gehiagoko abantaila izan. Maila handiko ihesaldi honetan Angel Madrazo (Delko Marseille-Provence KTM), Bryan Coquard (Direct Energie), Oscar Riesebeek  (Roompot-Nederlandse Loterij), Fabien Canal (Armée de Terre), Fabien Doubey (Wanty-Groupe Gobert), Jérémy Cabot (Roubaix-Lille Métropole) eta Aitor González (Euskadi Basque Country-Murias) bera sartu dira. Tropelak helmugatik 50 kilometrora bertan behera utzi du ihesaldi ahalegina.

Alexis Vuillermoz-ek (Ag2R) lortu du garaipena gaurko etapan eta Elie Gesbert-ek (Fortuneo) lidergoari eutsi dio.

Bihar hirugarren etapa izango da jokoan, Saint-Pantaléon de Larche eta Chaumeil artean (184,7 km).

Mikel Iturriak izterrezurra hautsi zuen atzo

Lasterketa ezin okerrago hasi zen atzo euskal taldearentzat, izan ere bost txirrindulari erori egin ziren. Mikel Iturriak eskuin izterrezurra hautsi zuen eta gaur bertan egin diote ebakuntza.