Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Alex Aramburuk Euskadi Basque Country Murias taldea Etorkizuneko Itzulian ordezkatuko du
Partekatu:      

Alex Aramburuk Euskadi Basque Country Murias taldea Etorkizuneko Itzulian ordezkatuko du

16-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko Alex Aramburuk aurtengo Etorkizuneko Itzulian parte hartuko du. Abuztuaren 20tik 27ra ospatuko da lasteketa, errepide frantsesetan.

Aurtengo ibilbidean ez dute erlojupekorik topatuko eta mendatean amaituko diren azken lau etapetan erabakiko da sailkapen nagusia. Azken urteetan ohikoa den moduan, munduko 23 urtez azpiko txirrindularirik onenak izango dira bertan eta 

Etorkizuneko Itzuliko sailkapen nagusiaren palmaresean Bauke Mollema, Nairo Quintana, Warren Barguil edo Esteban Chavesen mailako txirrindulariak ageri dira.

Alex Arambururekin batera, Pascual Momparlerrek espainiako selekzioa ordezkatzeko hautatu dituen txirrindulariak  honako hauek dira: Enric Mas eta Ivan García Cortina (Klein Constatia), Cristian Rodríguez (Willier-Southeast), José Antonio López (Café Baque-Campos) eta Gonzalo Serrano (Cartucho.es – Magro).

Iaz, euskal taldeak bi ordezkari izan zituen lasterketan: Imanol Estevez eta Eneko Lizarralde.

Ezkio-Itsasoko txirrindulari gaztea burutzen ari den denboraldi bikaina saria jaso du. Aramburu zortzigarren izan zen Getxoko Zirkuitua Memorial Ricardo Otxoa lasterketan eta Burgosko Itzulian ere oso ondo ibili zen, gazteen sailkapeneko hirugarren postua lortuz.

Lehenago, Espainiako Txapelketako ihesaldian sartu zen eta Route du Sud-eko etapa erreginan Col du Tourmalet ihesaldian pasa eta mendate pankartan bigarren izan zen.

Lasterketaren dossierra
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium