Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Alex Aramburuk zortzigarren postua lortu du Getxoko Zirkuitoan
Partekatu:      

Alex Aramburuk zortzigarren postua lortu du Getxoko Zirkuitoan

31-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko Alex Aramburuk zortzigarren postua lortu du gaur ospatu den 71. Getxoko Zirkuituan – 16. Ricardo Otxoa Memoriala. Guztira, 170 kilometro eta 10 itzuliko ibilbidea burutu dute txirrindulariek eta euripean aritu dira lasterketaren zati handi batean.

Adrian Gonzalez lehenengo ihesaldian ibili da beste zortzi txirrindulariekin batera. Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak mendiko sailkapena eskuratu du, baina ihesaldia bertan behera geratu da seigarren itzulian.

Zortzigarren itzulian 16 txirrindulariko beste talde batek ihes egin, Alex Aramburu bertan zelarik,  eta berehala lortu dute abantaila. Ihesaldian Jorge Arcas (Movistar Team) erasoa jo du eta aurretik ibili da, baina azken kilometrotan taldeak harrapatu eta Diego Ulissik (Lampre Merida) eskuratu du garaipena. Simon Yates (Orica BikExchange) izan da bigarren eta José Herrada (Movistar Team) hirugarren.