Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Amestutako garaipena Mikel Iturria eta Euskadi - Murias taldearentzat
Partekatu:      

Amestutako garaipena Mikel Iturria eta Euskadi - Murias taldearentzat

05-09-2019

Mikel Iturria (1992) ha logrado un triunfo extraordinario en casa, en la 11ª etapa de la Vuelta a España, Saint Palais - Urdax-Dantxarinea, 180 km, y ha repetido así la victoria del año pasado de Óscar Rodríguez. Un éxito que es el noveno del equipo vasco de Jon Odriozola en 2019, una temporada excepcional. Otra vez.

Mikel Iturriak (1992) aparteko garaipena lortu du Espainiako Itzuliko 11. etapan, Sain Palais eta Urdax – Dantxarinea artean (180km) eta Oscar Rodríguez-en iazko garaipena errepikatu du. Euskal taldearen bederatzigarren garaipena izan da 2019an, denboraldi bikaina aurten ere.

Euskadi – Murias taldeko txirrindularia 12 txirrindulariz osatutako taldean aurrera jo du. Zoritxarrez, Cyril Barthe oso hurbil ibili da baina amore eman behar izan du. Iturriak momento txarrak gainditu eta helmugatik 25 kilometrora bakarrik alde egin du. Segunduak irabazten joan da eta helmugaratu arte ez da gelditu.

Sei segundo nahikoak izan dira Urnietako txirrindulariak garaipen hunkigarria lortzeko. Bere lehen garaipena profesional mailan ezagutzen zuen ibilbidean. Txantxetan gaurko etapa irabaziko zuela zioen etaparen aurretik eta zuzendariei ihesaldian sartzeko baimena eskatu zien.

Mikel Iturria: “Azken bi kilometroak oso gogorrak izan dira, iheskideak gainean nituela ikusi dut eta. Topera joan naiz irabazteko aukera bakarra hori zelako. Jeitsiera hasi dudanean “eman” esan diot neure buruari eta bizikleta bultzatu dut. Ez nuen indarrik baina helmugaraino dena eman behar nuen. Pantailan neure burua ikusi dudanean, 200-300 metrora bakarrik agertzen nintzela “lortuko dut” esan diot neure buruari eta 150 metrora atzera begiratu dut eta nahiko aldea nuela ikusi dut. Egi bihurtu den ametsa izan da”.

Euskadi – Murias taldeak 9 garaipen lortu ditu 2019 urtean: 3 etapa Volta ao Alentejon, bat Gaztela eta Leongo Itzilian eta beste bat GP Torres Vedras-Trofeo Agostinho, Enrique Sanz-en eskutik, Mikel Aristik eta Héctor Saezek Portugalgo Itzulian lortutako biak, Aritstik Limousingo Tourrean lortutako hau eta, azkenik, Iturriak Espainiako Itzulian Euskal Herriak lortutakoa.



 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium