Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Andaluziako Itzulia, hurrengo erronka Euskadi-Murias taldearentzat
Partekatu:      

Andaluziako Itzulia, hurrengo erronka Euskadi-Murias taldearentzat

13-02-2018

Euskadi-Murias Vuelta a Andalucía-Ruta del Sol (2.HC) itzulian arituko da aste honetan, azteazkenetik igandera. Saio garaipena du xede euskal taldeak hasieran izan dituen itxura eta jokabide ederra biribiltzeko.

Jon Aberasturi, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Edu Prades, Héctor Sáez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz zazpi txirrindulariak izango dira; horiek lehiatu ziren asteburuan Vuelta a Murcia eta Clásica de Almería klasikoetan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Lehiatsuak izaten saiatuko gara egunero, beti bezala, saio garaipena erdiesteko, sailkapen nagusian pentsatu gabe; aukerak ditugu esprinean Aberasturi-rekin eta Sanz-ekin; multzo txikietan Prades-sekin; baita ihesaldietan ere Gari, Mikel edo Héctor taldekideekin. Andalucia eta Haut-Var denboraldiko aurreneko zatiaren azken lasterketak dira. Izan ere, txirrindulariek hainbat egun izan dituzte lehiatzeko goi mailan. Martxoa indarrak berreskuratzeko izango da orokorrean, eta hurrengo probak prestatzeko, Volta a Catalunya eta Euskal Herriko Itzulia, batez ere. Horrenbestez, taldeko batzuek altuera egingo dute".

Guztira, 22 talde izango dira irteeran, zazpi WorldTour mailakoak eta 14 Profesional Kontinentalak. Ibilideari begira, bi egun mendatean amaituko dira, bigarren eta laugarren etapetan, hain zuzen, eta bakarkako erlupekoak emango dio amaiera itzuliari; beste bi saioak, berriz, errazagoak direla ematen dute.

Ibilbidea:

Asteazkena. 1. Etapa: Mijas (Málaga) – Granada, 197,6 km
Orteguna. 2. Etapa: Otura (Granada) – La Guardia de Jaén, Alto de Allanadas, (Jaén), 140 km
Ostirala. 3. Etapa: Mancha Real (Jaén) – Herrera (Sevilla), 165,1 km
Larunbata. 4. Etapa en línea. Sevilla – Alcalá de los Gazules (Cádiz), 191,2 km
Igandea. 5. Etapa: Barbate – Barbate (Cádiz) CRI, 14,2 km

Argazkia: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium