Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Ander Barrenetxea: "Eskerrak eman behar zaizkio talde honi gazteei itxaropena emateagatik"
Partekatu:      

Ander Barrenetxea: "Eskerrak eman behar zaizkio talde honi gazteei itxaropena emateagatik"

14-11-2016

Euskadi Basque Country – Murias taldeko Ander Barrenetxea txirrindularia 2016 denboraldiaren azterketa egin du, “gorabehera” asko izan dituen urtean. Bere ustez, “taldeak esperientzia hartu du” eta “zirraragarria” da hainbeste zale biltzen dituen lasterketetan parte hartzea.

Zer balorazio egiten duzu aurtengo denboraldiaz?

Egia esateko, ezin dut balorazio ona egin. Gorabehera handiak izan ditut ikasketak direla eta, eta ezin izan dut maila mantendu.  Denboraldiaren erdi aldera geldialdi handia egin behar izan nuen unibertsitateko ikasketak amaitu ahal izateko eta horrek ondorioak izan ditu.

Zein izan da momenturik onena eta txarrena?

Momenturik txarrena Asturiaseko Itzuliko bigarren etapan izan zen. Ahoko infekzio batek indarrik gabe utzi zidan eta ezin nien tropelaren erritmo aldaketei ere erantzun.

Momenturik onenak sasoi onean egoteko denbora izan eta ikusi dudanean gorputzak beste modu batean erantzuten duela.

Taldearen bigarren urtea amaituta eta iazko denboraldiarekin alderatuta, non egon dira desberdintasun nagusiak?

Zalantzarik gabe, esperientzian hartu du taldeak. Gauzak nola doazen eta iazko urteaz ikasita, modu eraginkorragoan lan egin dugu.

Taldeak klasika frantses askotan parte hartu du, baina lasterketa hauek ez dira oso ezagunak zale gehienentzat. Nolakoak dira lasterketa hauek eta zein desberdintasun dituzte hemengoekin alderatuta?

Frantziako lasterketak gehien gustatzen zaizkidan lasterketak dira, antzekotasun handiak dituzte telebistan ikusi daitezkeen klasikekin. Batzuk oso ikusgarriak dira, hala nola Tro Bro León, mendiko bideetan dabilen lasterketa.

Gainera, erritmoa oso altua da parte hartzen duten txirrindularien maila altua delako. Tropelean trebeziaz aritzea beste lasterketetan baino garrantzitsuagoa da eta klasika hauetan ikasten duzuna oso erabilgarria da beste lasterketei begira.


Hau bezalako talde bat ezin izango litzateke zaleen babesarik gabe ulertu. Nolakoa da hainbeste jendearen babesarekin lehiatzea?

Zaletasuna benetan lasterketan dago. Frantzian, batez ere, txirrindularitzarekin dagoen zaletasuna ikaragarria da. Zaleek autografo, bidoi eta argazki asko eskatzen dituzte. Zaletasun horrek  lasterketa asko antolatzea errazten du eta nahiko zirraragarria da hainbeste jendearen babesarekin lehiatzea.

Nola ikusten duzu euskal txirrindulari gazteen etorkizuna?

Zaila. Gaur egun, enpresa batentzat talde profesional bat mantentzea oso zaila da, horrek dakarren sakrifizio guztia kontuan hartuta. Talde profesional bat ez badago, harrobiko lanak ez du fruiturik emango.

Arrazoi hori dela eta, talde honi eskerrak eman behar zaizkio, aurrerapauso bat eman eta gazteei itxaropena eta aukerak eman dizkielako.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium