Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Paris Arras Tourrean parte hartu du asteburu honetan
Partekatu:      

Taldeak Paris Arras Tourrean parte hartu du asteburu honetan

23-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak asteburu honetan frantzia iparraldean ospatu den Paris-Arras Tour lasterketan parte hartu du. Taldeko lehen sailkatua Aritz Bagües izan da, 18. postuan, eta sailkapen nagusia Verandas Willems taldeko Aidir Kruopisek irabazi du.

Lehenengo etapan, txirrindulariek bi kilometroko bi harbide tarte gainditu behar izan zituzten. Rubén Perez-ek zuzendutako taldeak ezbeharrik gabe amaitu zuen eguna eta Aritz Bagües eta Adrian Gonzalez lasterketa buruan sartu ziren. Garaipena Aidis Kruopis lituaniarrak (Verandas Willems) eskuratu zuen.

Bigarren etapa Kruopisek irabazi zuen ere eta hirugarren eta azken etapan, Rèmi Cavagna (Klein Constantia) ustekabean harrapatu zuen talde nagusia eta bakarrik iritsi zen helmugara, 7 segundoko tartearekin.

Azken egunean Euskadi Basque Country Murias taldeak ez zuen zortea alde izan eta Gotzon Udondok lasterketa utzi behar izan zuen, eroriko baten ondorioz. Pello Olaberria, aldiz, lasterketa buruan zihoala helmugatik 20 kilometrotara gurpila zulatu eta aurrean sartzeko aukera guztiak galdu zituen.

Jon Odriozola, Euskadi Basque Country Murias taldeko zuzendariaren adierazpenak: "Badakigu lasteketa hauek esprinterrak dituzten taldeentzat direla eta gu baldintza horretako txirrindularirik ez dugula. Hala ere, proba hauek oso garrantzitsuak dira Euskadi Basque Country - Murias Taldearentzat etorkizunari begira esperientzia lortzeko lagunduko digulako. Taldeak berriz ere aurpegia eman du eta baikortasuna ematen digu hurrengo frogetarako".

Taldeak datorren asteburuan berriz ere frantziako lasterketetan arituko da, larunbatean la Grand Prix de Plumelec – Morbihan lasterketan eta igandean Boucles de l'Aulne – Châteaulin-en.