Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aritz Bagües Onda Vasca irratian:
Partekatu:      

Aritz Bagües Onda Vasca irratian: "Taldeak oso zorte txarra izan zuen Tro Bro Leonen"

21-04-2016

Euskadi Basque Country – Murias taldeko txirrindulariari elkarrizketa egin zioten joan zen astelehenean Onda Vasca irratiko 'La Dupla' saioan. Iñaki Mujika eta José Manuel Monjerekin taldearen partaidetza komentatu zuen Tro Bro Leon (1.1) lasterketan.

Lasterketa hau bretainian ospatzen da eta harriz jositako lur zatietatik pasa behar dira txirrindulariak, Paris Roubaix lasterketaren antzera.

Errenteriako txirrindulariak 150. kilometroan lasterketa utzi behar izan zuen, eta honen gogortasuna eta taldeak zulaketekin izandako zorte txarra azpimarratu zuen elkarrizketan. “Zorteak eragin handia du lasterketaren bilakaeran, lurreko zatietan harri asko daude eta ia txirrindulari guztiek izaten dituzte zulatuak. Nahiz eta indarrez ondo joan, zazpi aldiz gurpila zulatzen baduzu, lasterketa utzi beharrean zaude”, aipatu zuen euskal txirrindulariak. Izan ere, Euskadi-Murias taldeko txirrindulari guztiek ezin izan zuten lasterketa bukatu.

Bagüesek aipatu du aste honetan atseden hartuko duela eta apirilaren 25etik aurrera Bretainiako Tourrean parte hartuko duela, berriz ere errepide frantziarretan.

Entzun elkarrizketa (12. minututik aurrera):