Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aritz Bagües eta Beñat Txoperena izango dira taldeko ordezkariak espainiako erlojupeko txapelketan
Partekatu:      

Aritz Bagües eta Beñat Txoperena izango dira taldeko ordezkariak espainiako erlojupeko txapelketan

23-06-2016

Aritz Bagües eta Beñat Txoperena izango dira Euskadi Basque Country Murias taldeko ordezkariak gaur arratsaldean Ibin (Alacant) ospatuko den Espainiako txapelketako erlojupekoan.

18etan hasiko da proba, 41 kilometroko luzeera izango du eta 500 metroko igoera metatua. Ez da erlojupeko laua izango, izan ere, %3,6-eko batazbesteko aldapa izango duen 4,1 kilometroko mendatea igo behar izango dute.

Aritz Bagües arratsaldeko 18:03etan irtengo da eta Txoperena erlojupekoaren amaieran, 19:16etan.

Jonathan Castroviejo eta Luis León Sánchez izango dira faborito nagusiak eta hauekin batera Ion Izagirre, Alejandro Valverde edo Mikel Landaren mailako txirrindulariak arituko dira.

Iaz Aritz Bagües (15º) eta Jon Ander Insausti (28º) parte hartu zuten erlojupekoan. Jonathan Castroviejo lortu zuen garaipena eta honen taldekideak Gorka Izagirre eta Jesús Herrada igo ziren podiumera. podium.

Larunbatean iraupeneko proba ospatuko da eta bertan Euskadi Basque Country Murias taldeak World Tour mailako puntako txirrindulariak izango ditu aurrez aurre.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium