Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Basque Country Euskadi - Murias Taldea, bikain Challenge-ean
Partekatu:      

Basque Country Euskadi - Murias Taldea, bikain Challenge-ean

31-01-2016

Euskal taldea protagonista izan da Mallorkako frogako lau jardunaldietan eta gaur berriz ere podiumera igo da Imanol Estévezen borrokarako grinari esker.

Euskadi Basque Country Euskadi - Murias Taldeak gaur eman dio amaiera bere partaidetzari Mallorkako Challenge-an, denboraldiko bere lehen lasterketa. Imanol Estévez laugarren eta azken jardunaldiko protagonistaeriko bat izan da
Omar Fraile (Team Dimension Data) eta Lluis Mas (Caja Rural-Seguros RGA) ihesaldian lagun izan dituelarik. Gasteiztarra, borrokarako grinarako garaikurraz saritua izan da.

Basque Country Euskadi - Murias Taldearen parte hartzea Mallorkako Challenge-an bikaina izan da. "Lasterketan oso sartuta egon gara, protagonista izaten eta hainbat podium lortzen. Denboraldia hasteko modu ona izan da eta taldearen morala indartzen du", dio Jon Odriozolak, taldeko zuzendaria.

Euskal taldearen hurrengo erronka Valentziako itzulian parte hartzea izango da.
Froga, otsailaren 3tik 7ra ospatuko da.

Argazkiak ikusi