Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Basque Country Euskadi - Murias Taldeak podiumean jarraitzen du
Partekatu:      

Basque Country Euskadi - Murias Taldeak podiumean jarraitzen du

29-01-2016

Imanol Estévezek mendiko sarian, tarteko helmugak, konbinatuan eta esprint berezian garaile atera da Mallorkako Challenge-aren bigarren jardunaldian.

Basque Country Euskadi - Murias Taldea ez da podiumetik jaisten. Mallorkako Challenge-aren lehenengo egunean Eneko Lizarralde mendiko saria irabazi ostean, gaur Imanol Estévezek hartu dio lekukoa. Txirrindulari gasteiztarra eguneko protagonista nagusia izan da inolako zalantzarik gabe eta mendiako sarian, tarteko helmugak, konbinatuan eta esprint berezian garaipena lortu du. Horrela, euskal taldeak lau podium gehiago lortu ditu aurtengo sasoiari hasiera bikaina emateko. Estévezen arrakastek "poztasun itzela" eragin dute taldean, Jon Odriozola, bere zuzendariak, onartu duen moduan. Bigarren jardunaldi honetan, Gianluca Brambilla italiarra (Etixx-Quick Step) izan da irabazlea.

Bihar, hirugarren jardunaldia Soller eta Deià herriak lotuko ditu 143,9 kilometroko ibilbidean. Serra de Tramuntana Garaikurrean, Puig Majorreko igoerari aurre egin behar izango diote txirrindulariek. Basque Country Euskadi - Murias Taldea lasterketaren protagonista izateko ideiarekin, Odriozolak ondorengo zortzia aukeratu du bihar jardunaldirako: Jon Ander Insausti, Mike Bizkarra, Pello Olaberria, Gotzon Udondo, Gari Bravo, Beñat Txoperena, Adrián González eta Eneko Lizarralde.

Argazkiak ikusi
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium