Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Volta a Portugal: Beñat Txoperena, garaipenaren lehian zazpigarren etapan
Partekatu:      

Volta a Portugal: Beñat Txoperena, garaipenaren lehian zazpigarren etapan

04-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea protagonista izan da zazpigarren etapan, Castelo Rodrigo eta Castelo Branco artean ospatu den 182 kilometroko etapan.

Beñat Txoperenak 25. kilometroan alde egin du Alejandro Marque, Mario Gonzalez, Adam Phelan eta Yoann Barbasekin batera eta taldeak ia 5 minutuko abantaila izan du.

Helmugatik 24 kilometrora ihesaldia sakabanatu eta buruan Txoperena, Marque eta Phelan geratu dira.

Atzetik Efapel, Caja Rural eta Androni gogor egin dute lan ihesaldia bertan behera uzteko eta helmugatik 2 kilometrora, Castelo Brancoko kaleetan, Txoperena harrapatu dute.

Gonçalves (Caja Rural) izan da etaparen garailea esprinean. 

Bihar zortzigarren etapa izango da jokoan, 208 kilometroko etapa luzea eta ihesaldietarako aproposa, Nazarén hasi eta Arruda Dos Vinhosen amaituko dena.

Argazkia: Volta Portugal

Sailkapenak
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium