Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak BH bizikletekin lehiatuko du
Partekatu:      

Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak BH bizikletekin lehiatuko du

02-01-2018

Bizkaia Durango-Euskadi Murias emakumezkoen txirrindularitza taldeak BH bizikletekin lehiatuko du datorren 2018 denboraldian. Agurtzane Elorriagak zuzendutako txirrindulariek G7 Pro modeloa erabiliko dute.
 
«Eskertzekoa da bizikleta marka handi batek gure proiektuaren aldeko apustua egitea eta uste dugu oso berri ona dela Bizkaia Durango-Euskadi Murias eta BH elkarlanean aritzea», adierazi du Jon Odriozola Euskadi-Murias taldeko kirol managerrak.
 
«Oso pozik gaude sinatu dugun akordio honekin, oso garrantzitsua da taldearentzat. Egutegi bikaina daukagu, lasterketa handiekin, eta BH-ri guregan jarri duten konfiantza itzuli nahi diegu emaitza onak lortuz. Fitxatu ditugun atzerriko txirrindulariak maila handikoak dira eta hemengo txirrindulariak ere, nahiz eta gazteak izan, uste dut maila ona emango dutela», esan du Agurtzane Elorriaga, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko kirol zuzendariak.
 
Euskal taldeko txirrindulariek BH G7 Pro bizikletak erabiliko dituzte, BH markaren lehiaketarako aero motako bizikleta berria. «Abiadura azkarretan aero motako bizikletek abiadura handietan duten errendimendua eta igotzaileentzako bizikletak duten arintasuna eta zurruntasuna bat egiten dute bizikleta honetan», azaldu du Álvaro Olasolo, BH-ko komunikazio arduraduna. Bizikletaren diseinua fluidoen dinamikaren ikerketan oinarritu da, aerodinamikan emaitza bikainak lortzeko. Erabilitako karbono zuntzei eta BH-k garatutako fabrikazio prozesuari esker, koadroaren pisua 840 gramokoa da soilik, merkatuko aero koadro arinetarikoa delarik.
 
BH 100 urte baino gehiago dituen enpresa da eta tradizio zabala du txirrindularitza profesionalaren munduan. Egoitza Gasteizen du enpresak.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium