Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Boucles de l'Aulne: Txoperenak mendia irabazi du eta Bizkarra 10. izan da
Partekatu:      

Boucles de l'Aulne: Txoperenak mendia irabazi du eta Bizkarra 10. izan da

29-05-2017

Beñat Txoperena podiumera igo zen atzo bretainiako errepideetan Boucles de l’Aulne lasterketan mendiko saria jasotzera. Igantziko txirrindularia 100 kilometroetan ibili zen ihesi, beste bi txirrindularirekin batera, eta 11. izan zen amaieran. Mikel Bizkarra taldeko onena izan zen, 10. posizioan, Christian Eiking-ek (FDJ) garaipena lortu zuen egunean.

Larunbatean Gran Prix de Plumelec ospatu zen eta Pello Olaberria eta Aritz Bagües protagonistak izan ziren eguneko ihesaldian. Aitor González, 12., taldeko onena izan zen.

Taldea datorren ostiralean itzuliko da lehiaketara, Portugalen ospatuko den GP Beiras-en. Mikel Iturria bertan parte hartu ahal izango du, dagoeneko alta jaso baitu Madrilgo Itzulian ezker erradioan haustura izan ondoren.