Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo seigarren izan da Madrilgo Itzuliko lehen etapan
Partekatu:      

Gari Bravo seigarren izan da Madrilgo Itzuliko lehen etapan

05-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo txirrindularia seigarren izan da Madrilgo Itzuliko lehen etapan. 145 kilometro eta bost mendate izan ditu, Puerto de Navacerrada horien artean, Las Rozasen hasi eta amaitu den etapak.

Garaipena Navacerradan osatu den bederatzi iheskideen artean erabaki da eta Gari Bravo horiekin batera izan da. Azkenik, Raúl Alarcón-ek (W52-Porto) lortu du garaipean esprintean, Dmitry Strakhov (Lokosphinx) eta Richard Carapazen (Movistar Team) aurretik. Bravo seigarren izan da.

Talde horretan ere ibili dira Sergio Pardilla eta Fabricio Ferrari (Caja Rural), Óscar Sevilla (Medellín) eta Hernán Aguirre eta Aldemar Reyes (Manzana Postobón). Tropela 2:33-ra iritsi da eta, ondorioz, sailkapen nagusiko garaipena txirrindulari hauen artean erabakiko da, gain saririk ez dagoen lasterketa honetan.

“Ez naiz esprinterra, baina trebea naiz talde handietan eta ondo mugitzen naiz tropel buruan. Uste dut garaipenaren lehian ibili naitekela eta amaierara arte borrokatuko dugu”, adierazi du Gari Bravok etapa amaieran.

Jon Odriozolak ondorengo balorazioa egin du: “Gari Bravok bere maila altua erakutsi du berriz ere, onenekin batera ibili da oso etapa gogorrean, eta taldeak garaipena gertu izan du. Lasterketa oso irekita dago, postuengatik erabakiko da aurrean sartu diren 9 txirrindularien artean eta aukera handiak ditugu garaipena lortzeko”.

Bihar Valdemoron hasi eta amaituko den 148,5 kilometroko etapa izango da jokoan.