Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bravok aurrera egin du Volta ao Alentejoko sailkapenean eta hamargarren da dagoeneko
Partekatu:      

Bravok aurrera egin du Volta ao Alentejoko sailkapenean eta hamargarren da dagoeneko

24-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Gari Bravo txirrindularia hamargarren postuan da Volta ao Alentejoko sailkapen nagusian. Gaur hirugarren etapa ospatu da, Mourão eta Mértola artean (208 km) eta 46,3km/orduko abiaduran egin dute ibilbidea.

Bravo hamaikagarren izan da eta Adrián González hamalaugarren azken kilometroan eroriko batek baldintzatutako etapa amaieran. Juan Sebastián Molanok (Manzana – Postobon) lortu du garaipena esprintean.

Nahiz eta epaileek erorikoak eragindako tarteak bertan behera utzi dituzten, Lazkaoko txirrindularia hamargarren postura igo da, Carlos Barbero (Movistar Team) liderrarengandik 23 segundora eta podiumeko postuengandik 4 segundora besterik ez.

“Pozik gaude sailkapenean aurrera egin dugulako eta ahaleginduko gara ezustekoa eman eta podiumean sartzen”, adierazi du Jon Odriozolak.

Bihar 175 kilometroko laugarren etapa izango da jokoan, Alcácer do Sal eta Odemira artean.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium