Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Christian Prudhomme: "Gustatuko litzaiguke euskal talde batek Tourrean parte hartzea"
Partekatu:      

Christian Prudhomme: "Gustatuko litzaiguke euskal talde batek Tourrean parte hartzea"

21-07-2016

Gara egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Frantziako Tourreko zuzendari orokorrak, Christian Pruddhomek, Euskadi Basque Country Murias taldea goraipatu du eta gustatzen zaion proiektu bat dela adierazi du, “harrobitik hasita gora iristeko helburua duen proiektu bat delako”.

“Epe luzeko proiektuak gustoko ditut, pixkanaka hazten joaten direnak. Euskal Herrian txirrindularitza asko maite dute eta talde euskaldun bat sortzeko proiektua gustatzen zait”, esan du Prudhomme Joseba Iturriari eskainitako elkarrizketan. “Nortasuna garrantzitsua da, zaleak taldeekiko duten harremana indartu egiten duelako”, gehitu du.


Etorkizunean Euskal talde batek frantziako Tourrean parte hartzeko dituen aukerei buruz, Euskadi Murias kontinental profesional mailara igotzea lortuko balu, beste taldeekin gonbidapena lortzeko “borrokatu” beharko lukeela esan du. Hala ere, antolatzaileei talde euskaldun batek berriz ere munduko lasterketa onenean izatea gustatuko litzaiekeela onartu du, Euskal Herria “txirrindularitza maite duen lurraldea delako” eta hain “ikusgarria zen marea laranja berreskuratu” nahi dutelako.

Elkarrizketa osorik:
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium