Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, itxiera polita hiru probatan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, itxiera polita hiru probatan

11-02-2018

Euskadi-Murias taldeak ezin hobeto burutu ditu igandeko hiru lasterketak, Tour La Provence, Frantzian, Clásica de Almería, Espainian, eta Colombia Oro y Paz. Jon Aberasturi, Fernando Barceló eta Cyril Barthe eguneko protagonista nagusiak izan dira.

Taldeak amaiera bikaina eman dio Tour La Provence (2.1) itzuliari. Cyril Barthe 10. sailkatu da Marsellan azken etapan. Barcelo-k, berriz, eguneko ihesaldia harrapatu du eta 140 kilometro egin du buruan. Barthe eta Barcelo gazteek 22 urte beteko dituzte aurten.

Beraz, oso ondo aritu da Euskadi-Murias Frantzian. Izan ere, Julen Irizar-rek 6. postua poltsikoratu zuen ostiralean; eta Barthe-k aipatutako 10.a azken saioan. Gainera, nabarmentzekoa da multzoaren lehiakortasuna. Aritz Bagüés, Mikel Iturria eta Óscar Rodríguez txirrindulariek taldekideak babestu dituzte itzulian zehar. Christophe Laporte-k (Cofidis) irabazi du azken etapa; Alexandre Geniez (AG2R), ordea, nagusitu da sailkapen nagusian, Barthe 29. sailkaturik.

Clasica de Almería (1.HC) proban, Aberasturi-k beste 'top10' lortu du Roquetas de Mar helmugan Jon Odriozolaren taldearentzat; guztira, sei dira denboraldian. Enrique Sanz eta Edu Prades, berriz, erori egin dira azken kilometroetan ondoriorik gabe. Edonola ere, Aberasturi eta taldea lehiatu dira eta onena eman dute 10. postua erdiesten arabarra eta konfiantzari erantzuten; baita 3. postua taldekako sailkapenean ere, Movistar Team eta CCC Sprandi Polkowice taldeen atzetik besterik ez.

Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) gailendu da Danny van Poppel (LottoNL-Jumbo) aurkariaren aurretik. Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Edu Prades, Héctor Sáez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz taldekideek Aberasturi babestu dute 185,1 kilometroko ibilbidean zehar.

Larunbatean, Mikel Bizkarra izan zen onena Vuelta a Murcia (1.1) proban, 23.a, "inoiz lehiatu naizen lasterketa gogorrenean", bizkaitarrak berak aipatu zuenez haizea izan zela-eta. Sergio Samitier-rek eta Hector Saez-ek aurreneko ihesaldia harrapatu zuten.

Azkenik, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo 33 txirrindularien ihesaldian ibili dira Colombia Oro y Paz (2.1) itzuliaren azken etapan, Manizales amaituta; Aitor Gonzalez, bi aldiz ermuarra, eta Sergio Rodriguez taldekideen lekukoa hartzen. Ander Barrenetxeak osatu du Ruben Perezek Amerikan zuzendu duen multzoa.

Euskadi-Murias beste bi itzulitan lehiatuko da hurrengo astean: Vuelta a Andalucía (otsailaren 14tik 18ra) eta Tour Haut-Var (17-18).

Argazkiak: Fotos: Luis Ángel Gómez / Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium