Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthek profesional mailarako pausoa emango du Euskadi Basque Country - Murias Taldearen eskutik
Partekatu:      

Cyril Barthek profesional mailarako pausoa emango du Euskadi Basque Country - Murias Taldearen eskutik

29-09-2017

Cyril Barthe (Sauveterre-de-Béarn, 1996) txirrindulari profesionala izango da datorren urtean Euskadi Basque Country – Murias Taldean. Portugalgo Voltan eta Tour du Doubs-en taldeko “stagiairea” izan ondoren, taldeak eta Euskadi Fundaziotik datorren Barthek, akordio batera iritsi dira txirrindulariak datorren denboraldian euskal taldean aritzeko.

“Frantses-euskaldun txirrindularitzaren harribitxietako bat da Cyril, azkarra da, argia, eta berezko ahalmena dauka egunez egun hazten jarraitzeko txirrindularitzako puntako mailan. Talentua duen txirrindularia da eta hemen aukera izango du bere gaitasuna garatzeko, maila goreneko txirrindulariekin lehiatuta. Proiektu honen helburua talentua duten gazteei aukera ematea da eta oso pozik gaude Cyrilek profesional mailarako pausoa gurekin egingo duelako”, adierazi du Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerrak.

Cyril Bartheren adierazpenak: “Haurra nintzenetik txirrindulari profesionala izatea da nire ametsa eta talde honek amets hori lortzen lagundu nau. “Stagiaire” gisa taldea ezagutu eta gero, uste dut proiektu hau aproposa dela niretzat, eta nire progresioan aurrerapauso bat eman nahi dut. Hain zuzen ere, denboraldian zehar aurrerapausoak ematea izango da nire helburua. Nire %100 emango dut eskatzen didatena eginez taldeari laguntzeko”.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium