Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthe:
Partekatu:      

Cyril Barthe: "Talde honeri esker nire ametsa bete dut"

29-09-2017

Cyril Barthe (Sauveterre-de-Béarn, 1996) txirrindulari profesionala izango da datorren urtean Euskadi Basque Country – Murias Taldean. Portugalgo Voltan eta Tour du Doubs-en taldeko “stagiairea” izan ondoren, taldeak eta Euskadi Fundaziotik datorren Barthek akordio batera iritsi dira txirrindularia datorren denboraldian euskal taldean aritzeko.

Zer suposatzen du zuretzat profesional mailarako pausoa emateak Euskadi Basque Country – Murias Taldearen eskutik?

Euskadi Basque Country – Murias Taldean txirrindularitza profesionalarako pausoa ematea oso pozgarria da niretzat. Txikitatik txirrindularia izatea izan da nire ametsa eta talde honek aukera eman dit amets hori lortzeko.

Zergatik aukeratu duzu proiektu hau pausoa emateko?

“Stagiaire” gisa aritu nintzenean taldea nolakoa den ezagutu ahal izan nuen eta gustatu zitzaidan. Gainera, taldearekin hitz egin eta gero, esan didatena guztiz bat egiten du datorreren urteari begira ditudan helburuekin eta horregatik aukeratu dut proiektu hau.

Diozun moduan, Portugalen eta  Tour du Doubs-en gurekin aritu zinen. Zein iritzi daukazu taldeaz eta taldekideetaz?

Daukadan iritzia oso positiboa da, asko gustatzen zait taldea. Gainera, nire taldekideekin izan nuen erlazioa oso ona izan zen eta giroa bikaina da talde honetan.

Nolakoa izan zen Portugalen lehen aldiz txirrindulari profesionalekin lehiatzea?

Esperientzia ona izan zen, ikusi ahal izan nuen zein desberdintasun dagoen afizionatu eta profesional mailen artean.

Zer ekarpen egin diezaiokezu talde honi eta zein helburu dituzu?

Lehenik eta behin, nire progresioan aurrera egin nahi dut, denboraldian zehar aurrerapausoak eman eta maila berrira lehenbailehen moldatu. Nire %100 eman nahi taldeburuei laguntzeko. Eta, zergatik ez, uste dut lan ona egin dezakedala esprint bideratzaile lanetan.

Zein motako txirrindularia zara?

Uste dut ibilbide guztietan ondo ibiltzen den txirrindularia naizela. Ondo nagoenean mendate ez oso gogorretan ondo ibiltzen naiz eta azkarra naiz. Txirrindulari “esplosibo” gisa definituko nuke neure burua. Valverde edo Alaphilippe bezalako txirrindulariak dire nire erreferenteak.

Zein uste duzu izango dela zure lasterketarik gogokoena?

Momentuz ez daukat lasterketa gogokoenik, nire lehen urtea izango da eta. Lehiatuko ditudan lasterketa guztiak aurrera egiten lagunduko naute eta hori da nire helburu nagusia.

Argazkia: Volta Portugal

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium