Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthe: "Txikitatik txirrindularia izatea da nire ametsa"
Partekatu:      

Cyril Barthe: "Txikitatik txirrindularia izatea da nire ametsa"

03-08-2017

Cyril Barthek (Euskadi Fundazioa) gaur debuta egingo du “stagiaire” gisa Euskadi Basque Country – Murias Taldearekin, 21 urte besterik ez dituela. Bere debutaren aurretik, profesionalekin lehiatzeko izango duen aukeraz aritu da eta gure test galderak erantzun ditu bere burua ezagutzera emateko.

Nolakoa izan zen zuretat Euskadi Basque Country – Murias Taldearekin lehiatzeko aukera izango zenuela jakitea?

Aukera hau izango nuela jakin nuenean ikaragarri poztu nintzen. 2015. urtetik talde hau jarraitzen nabil, bai emaitzen aldetik zein taldean aritzen diren txirrindulariak, eta maillot honekin aritzea oso garrantzitsua da niretzat.

Zer iritzi daukazu proiektu honi buruz?

Uste dut hau bezalako proiektu bat sortzea oso positiboa dela, bai zaleentzat zein txirrindularientzat. Niretzat oso atsegina da Euskadiren koloreekin aritzea eta talde honen alde daukadan guztia ematea.

Zein helburu dituzu Portugalgo Itzulian? Nolako lasterketa espero duzu?

Nire helburua daukadan guztia ematea da, eskatzen didatenari jaramon egitea eta ahal dudan neurrian taldeari laguntzea. Profesionalekin lehiatzen dudan lehen aldia izango da hau eta ez dakit lasterketa nolakoa izango den, asko dut ikasteko.

Nola iritsiko zara Portugalera?

Denboraldi luzea daramat sasoi onean eta sasoi honi zertxobait gehiago eustea espero dut Portugalgo Itzulian.

Nola defintuko zenuke zure burua txirrindulari gisa?

Ibilbide guztietan ondo moldatzen den txirrindularia naiz. Sasoi onean nagoenean mendate ez oso gogorrak dituzten etapetan ondo aritzen naiz eta nahiko azkarra naiz. Txirrindulari esplosibo gisa definituko nuke nire burua.

Zein motako lasterketak gogoko dituzu?

Gorabehera ugari dituzten lasterketak gogoko ditut, helmugara talde txikiak iristen diren etapak eta nire abiadura aprobetxatu dezakedaneta.


TEST GALDERAK

Entrenatzeko toki bat?

Pirinioak, nire ohiko entrenamendurako lekua. Asko gustatzen zait nire ingurua!

Zure txirrindularirik gogokoena?

Valverde, Alaphilippe edo Calmejane gaztea dira gehian gogoko ditudan txirrindulariak. Txirrindulari esplosiboak dira nire erreferentak.

Tourra, Giroa ala Vuelta?

Frantziako Tourra.

Zure egunik onena bizikleta gainean?

Duela gutxi, Volta a Portugal do Futuroko lehen etapan, etapa irabazi eta podiumera igo nintzen hainbat maillot janztera.

Eta txarrena?

Jubeniletan, garaipen bat ospatzeko besoak altxatu nitue eta txirrindulari batek azkeneko momentuan irabazi egin zidan. Nahigabe handia izan zen…

Amets bat bizikleta gainean?

Txirrindulari profesionala izatea, txikitatik daukadan ametsa da!

Gogoratzen al duzu zure lehen bizikleta?

Bizikleta urdin bat, bost urte nituela.

Eta zure lehen lasterketa?

Bost urte nituela ere, 1,5 kilometroko lasterketa. Nire lehen garaipena izan zen eta nire lehen erorikoa ere!

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium