Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthe eta Txomin Juaristi Euskadi Basque Country - Murias taldeko stagiaireak izango dira Portugalgo Itzulian
Partekatu:      

Cyril Barthe eta Txomin Juaristi Euskadi Basque Country - Murias taldeko stagiaireak izango dira Portugalgo Itzulian

02-08-2017

Cyril Barthe (Euskadi Fundazioa) eta Txomin Juaristi (Baqué – BH) Euskadi Basque Country – Murias Taldeko “stagiaire”-ak izango abuztuan. Barthek (Sauvaterre de Bearn, 1996) eta Juaristik (Markina Xemein, 1995),abuztuaren 4an hasi eta 15a arte lehiatuko den Portugalgo Itzulian parte hartuko dute.

“Beraien taldeetan maila eta hobekuntza ona erakutsi duten bi txirrindulari dira”, adierazi du Jon Odriozolak, Euskadi Basque Country – Murias Taldeako kirol managerrak. “Gure proiektuaren helburuetariko bat gaitasun handia duten txirrindulari gazteek Portugalgo Volta bezalako maila handiko lasterketetan  parte hartzeko aukera ematea da. Biak  Volta a Portugal do Futuron oso ondo ibili ziren eta egokia iruditzen zaigu dagoeneko beraien maila bikaina erakutsi duten herrialdean profesionalekin batera lehiatzea. Gurekin egoteko aukera irabazi dute eta jarraipen sakonagoa egin nahi diegu taldearen barruan, maila profesionalera eta taldekideekin nola moldatzen diren ikusteko. Oso pozik gaude txirrindulari hauek gurekin daudelako eta pozten gaitu azken urteetan egiten ari garen formakuntza lanarekin jarraitzeak, gure txirrindularitzako talentudun gazteei aukerak emanez”, adierazi du Odriozolak.

Duela gutxi, Barthe Antzuolako frogan (Lehendakari Torneoa) lortu zuen garaipena eta bi etapetan gailendu zen Volta a Portugal do Futuron. Portugaleko itzulian, hain zuzen ere, Juaristik bigarren izan zen sailkapen nagusian, lasterketa bikaina burututa. Txirrindulari bizkaitarra egungo Lehendakari Torneoko liderra da eta Duranan garaipena lortu zuen.

Cyril Bartheren adierazpenak: “Asko poztu nintzen Euskadi – Murias taldearekin  arituko nintzela jakin nuenean. 2015. urtetik jarraitu dut taldea eta uste dut proiektu hau oso ona dela Euskal Herriarentzat, bai afizioarentzat zein txirrindularientzat, eta atsegin handiz arituko naiz Euskadiko koloreekin. Nire helburua taldeari laguntzea, eskatzen didatenari jaramon egitea eta daukadan guztia ematea da”.

Txomin Juaristiren adierazpenak: “Euskadi-Murias taldeak eman didan aukera hau niretzat garaipen bat bezalakoa da. Uste dut denboraldi bikaina egiten ari naizela eta asko pozten nau Portugalgo Itzuliak profesionalekin batera aritzeko aukera izateak. Talde honen sorrerak motibazioz betetzen gaitu profesional izateko borrokatu nahi dugun gazteok, proiektu zoragarria da eta.Portugalen ahal dudan neurrian taldeari lagundu eta profesionalekin lehiatuz esperientzia hartu nahi dut. Pertsonalki, lasterketa amaitzea eta etaparen batean nire burua erakustea dut helburu”.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium