Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Denboraldi hasiera ona Mallorcan
Partekatu:      

Denboraldi hasiera ona Mallorcan

26-01-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak gaur eman dio hasiera XXVI Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorca lasterketan tropel profesionalean bere hirugarren urtearri. Berriz ere eguneko animatzaileetariko bat izan da Pello Olaberriari esker, Porrerres – Felanitx – Ses Salines – Campo trofeoako (168 km) ihesaldian sartu eta gero.

Lasterketa bukatu ostean, Olaberriak bere poztasuna erakutsi du eskapan egoteko helburua lortu duelako, nahiz eta “bigarren mailako saririk” lortu ezin izan ez duen. “Hainbat ahaleginen ondoren ihesaldi onean sartu ahal izan naiz, non lehiakide apartar izan ditut. Pozik nago denboraldia honela hasi ahal izatearekin”, aipatu du.

Ihesaldiak bi minutu terdiko abantaila izan du gehienez Lotto – Soudal taldeak tropel buruan ezarritako kontrolagatik. Lan horrek bertan behera utzi du eguneko ihesaldia helmugarako 20 kilometrora eta garaipena Andre Greipelek lortu du sprintean.

Gainera, Gari Bravo hamaikagarren postua eskuratu du eta Julen Irizar hamalaugarren izan da Euskadi Basque Country – Murias Taldearekinprofesional gisa parte harto duen lehenengo egunean. Hala, Jon Odriozolak zuzentzen dituen txirrindulariek bostgarren postua eskuratu dute taldekako sailkapen orokorrean.

Jon Odriozolak hurrengo balorazioa egin du lasterketa bukatu ostean: “Lehen egunetik protagonistas izan gara, ihesaldian sartuz sorpresa bilatzeko. Gero sprintean txirrindulariak ausart ibili dira World Tourrean aritzen diren taldeen aurka lehiatzeak daukan zailtasunarekin. Debutarekin pozik gaude eta orain ahaleginean jarraitzea tokatzen zaigu”.

Pello Olaberriaren adierazpenak helmugan:

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium