Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Edu Pradesen 4. postu bikaina Limousingo Tourreko bigarren etapan
Partekatu:      

Edu Pradesen 4. postu bikaina Limousingo Tourreko bigarren etapan

17-08-2018

Euskadi – Murias taldeko Edu Prades txirrindulariak laugarren postua lortu du Limousingo Tourreko bigarren etapan. Rouffiac eta Coteau arteko ibilbidea osatu dute txirrindulariek (176,7km). Amaiera gogorrean hainbat eraso izan dira sailkapen nagusiko gizonen artean eta Luca Wackermannek (Bardiani – CSF) lortu du garaipena. Prades segundora sartu da, Marco Canola (Nippo – Vinni Fantini), Elie Gesbert (Team Fortuneo Samsic) eta gaur lidergoari eutsi dion Anthony Rouxekin batera (Groupama – FDJ). Sailkapen nagusian Prades bostgarren da, Frantziako Txapeldunarengandik 10 segundora.

Aitor González ere onenengandik gertu sartu da eta 19. izan da, 21 segundora.

Jon Odriozola kirol managerraren adierazpenak: “Oso helmuga gogor honetan, Prades laugarren postu bikaina lortu du eta botsgarren postuan dago sailkapen nagusian. Honek erakusten du Vueltarako prestaketa ona dela. Bide onetik goaz eta gure liderrak ondo iritsiko dira Málagako irteerara. Ondorioz, ilusio handiz ekingo diogu lasterketari”.

Bihar hirugarren etapa izango da jokoan. 190 kilometroko ibilbidea izango da, Égletons eta Uzerche artean.