Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Edu Pradesek eta Euskadi-Muriasek Norvegiako Tourra eskuratu dute
Partekatu:      

Edu Pradesek eta Euskadi-Muriasek Norvegiako Tourra eskuratu dute

20-05-2018

Edu Pradesek biribildu egundoko denboraldia Euskadi-Muriasentzat Norvegiako Tourra (2.HC) irabazten. Txirrindulari katalunyarrak urrunetik jo du erasoa eta sailkapen nagusia bereganatu du, bigarrena azken saioan.

Euskal taldearen lana sekulakoa izan da Norvegian Xabier Murielen zuzendaritzapean etapa gogorrenean; izan ere, Lehen mailako mendatea eta Bigarren mailako bi igo dituzte txirrindulariek 154 kilometroko ibilbidean Moelv eta Lillehammer bitartean. Sergio Samitier, Héctor Sáez eta Aitor González ihesaldietan sartu dira Pradesen erabateko erasoaren baino lehen, helmugatik baino 20 kilometro gehiagora.

Tarragonakoak, beste bi aukariekin, nahiko aldea ireki du nagusiaren garaipena ospatzeko; Alexander Kamp (TVC), etaparen garailea, eta Edvald Boasson Hagen (DDD) bigarrena eta hirugarrena sailkatu dira, hurrenez hurren, 3" eta 12" segundora. Gainera, Aritz Bagües bederatzigarren postua lortu du nagusian eta Euskadi-Murias bigarrena taldekakoan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Euskadi-Murias taldearen garaipen izugarria da hau. Prades bigarren sailkatu da saio nagusian eta alde nahikoa atera du sailkapen nagusia erdiesteko. Sinestezina da; taldeak gorena lortu duela uste duzunean, erakutsi du mugarik ez dituela. Irudiezina zen Euskadi maila hau harrapatzea hain epe laburrean. Horregatik ikusgarria eta apartekoa da benetan egiten ari duguna. Zorionak guztiei eta eta eskerrik asko zale guztiei".

Edu Prades: "Etapa azkarra izan da eta hori ona zen niretzat, horixe nahi nuen. Gero eta gogorragoa, hobeto zen niretzat. Beraz, taldeak eta nik aukera hau aprobetxatu dugu. Nire garaipen garrantzitsuena da, bereziena, bost eguneko itzulia inoiz ez dudalako irabazi. Egia esan, ustekabea izan da niretzat nire sasoiak behera egingo zuela uste nuen-eta".

Garaipenak eta emaitzak Euskadi-Muriasen denboraldi bikaina burutzen dute Profesional Kontinental mailaren aurreneko sasoian. Guztira, 58 postu pilatzen ditu aurreneko hamarretan (21 lasterketetetan eta 14 txirrindulariekin), horietatik 21 podiumean, hiru garaipen tartean, Aberasturik eta Mikel Bizkarrak lortutakoak Aragoiko Itzulian pasan den asteburuan eta Pradesena Norvegian. Hain zuzen, katalunyarrak egundoko denboraldia sinatu du; bigarrena sailkatu zen Yorkshireko Tourreran, Greg van Avermaet irabazitako itzulian, eta hirugarrena Gaztela eta Leonen.

Taldearen hurrengo lasterketak honako hauek izango dira maiatzean: Grand Prix de Plumelec-Morbihan (1.1), 26n; Boucles de l'Aulne - Châteaulin (1.1), 27n; Skoda-Tour de Luxembourg (2.HC), maiatzaren 30tik ekainaren 3ra; eta Boucles de la Mayenne (2.1), maiatzaren 31etik ekainaren 3ra.

Bestetik, Mikel Aristi 4. postua eskuratu du A Travers Les Hauts de France lasterketako azken etapako esprintean.

Urteko podiumak:

1º General Tour Noruega: Prades
1º Etapa 3 Vuelta Aragón: Bizkarra
1º Etapa 1 Vuelta Aragón: Aberasturi
2º Etapa 5 Tour Noruega: Prades
2º Etapa 3 Vuelta Aragón: Bravo
2º General Tour Yorkshire: Prades
2º Etapa 3 Vuelta Castilla y León: Prades
2º Etapa 2 Vuelta Castilla y León: Aberasturi
2º Etapa 1 Vuelta Castilla y León: Aberasturi
3º Etapa 1 Tour Noruega: Aberasturi
3º General Vuelta Aragón: Bizkarra
3º Etapa 2 Vuelta Aragón: Aberasturi
3º Etapa 1 Vuelta Aragón: Bravo
3º Etapa 3 Tour Yorkshire: Aberasturi
3º Etapa 2 Vuelta Madrid: Sanz
3º Etapa 2 Tour Yorkshire: Prades
3º General Vuelta Castilla y Léon: Prades
3º Etapa 2 Vuelta Castilla y León: Sanz
3º Etapa 1 Vuelta Castilla y León: Prades
3º Etapa 6 Volta Alentejo: Aberasturi
3º Etapa 5 Volta Alentejo: Óscar Rodríguez

Argazkiak: M. Stiehl / Photo Gomez Sport