Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Ekainaren 14an ospatuko da taldearen ekipamenduaren lehen zozketa
Partekatu:      

Ekainaren 14an ospatuko da taldearen ekipamenduaren lehen zozketa

08-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak datorren astean martxan jarriko ditu laguntzaileen artean egingo dituen zozketak. Lehenengo zozketan, ekainak 14, laguntzaileek lau maillot eta kulot ofizial irabazteko aukera izango dute.

Zozketa gehiago egingo ditu taldeak ondorengo hilabeteetan, guztira 10 maillot eta kulot eta 20 kasko banatu arte. Gainera, denboraldiaren amaieran, laguntzaileek taldeko txirrindulariek erabiltzen dituzten bezalako bi bizikleta irabazteko aukera izango dute.

Taldearen materialaz gain, laguntzaileek “meet and greet” batean parte hartzeko aukera izango dute, bai eta taldearekin entrenamendu bat burutu edo zuzendariaren kotxean lasterketa bat jarraitu. Horrela, laguntzaileek Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak ezagutu ahal izango dituzte eta hauekin une atsegin bat igaro. Bi pertsonentzako asteburua Bilbo, Gasteiz edo Donostiako luxuzko hotel batean zozkatuko da ere.

Taldea babestu nahi duten zaleek oraindik aukera dute laguntzaile izateko. Urteko kuota 25€-koa da 18 urtez azpikoentzat eta 50€-koa, gainerakoentzat, eta taldearen kamiseta bat eta txirrindulari guztien txartelak jasoko dituzte, bai eta aurretik aipatutako sari guztien zozketetan parte hartzeko aukera.

Baldintza guztiak, ondorengo loturan: www.murias-taldea.com/eu/baldintzak

Egin zaitez laguntzaile!