Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Ekainaren 29an taldearen lau kasko ofizial zozkatuko dira laguntzaileen artean
Partekatu:      

Ekainaren 29an taldearen lau kasko ofizial zozkatuko dira laguntzaileen artean

22-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak laguntzaileen kanpainako zozketekin jarraitzen du. Datorren astean, ekainak 29, bigarren zozketa egingo du taldeak eta 4 Spiuk Dharma kasko banatuko ditu laguntzaileen artean.

Guztira 10 maillot eta kulot eta 20 kasko banatu ditu taldeak datozen hilabeteetan. Gainera, denboraldiaren amaieran, laguntzaileek taldeko txirrindulariek erabiltzen dituzten bezalako bi bizikleta irabazteko aukera izango dute.

Taldearen materialaz gain, laguntzaileek “meet and greet” batean parte hartzeko aukera izango dute, bai eta taldearekin entrenamendu bat burutu edo zuzendariaren kotxean lasterketa bat jarraitu. Horrela, laguntzaileek Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak ezagutu ahal izango dituzte eta hauekin une atsegin bat igaro. Bi pertsonentzako asteburua Bilbo, Gasteiz edo Donostiako luxuzko hotel batean zozkatuko da ere.

Taldea babestu nahi duten zaleek oraindik aukera dute laguntzaile izateko. Urteko kuota 25€-koa da 18 urtez azpikoentzat eta 50€-koa, gainerakoentzat, eta taldearen kamiseta bat eta txirrindulari guztien txartelak jasoko dituzte, bai eta aurretik aipatutako sari guztien zozketetan parte hartzeko aukera.

Baldintza guztiak, ondorengo loturan: www.murias-taldea.com/eu/baldintzak

Egin zaitez laguntzaile!