Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Eneko Lizarralde 6 astez bajan egongo da Mallorcako Challengean izandako erorketa dela-eta
Partekatu:      

Eneko Lizarralde 6 astez bajan egongo da Mallorcako Challengean izandako erorketa dela-eta

01-02-2017

Eneko Lizarralde, Euskadi Basque Country – Murias Taldeako txirrindularia, sei astez bajan egongo da Mallorcako Challengeren 3. etapan, Trofeo Andratx – Mirador des Colomer (Pollença), izandako erorikoan haustura bikoitza eduki eta gero. Bergarako txirrindulariak 4. metakarpoko erradio eta oinalde haustura bikoitza du.


Hasierako probek hausturarik ez zegoela adierazi bazuten ere, proba berriek lesioaren garrantzia agerian utzi dute. Bergarako txirrindulariak astebete geldirik egon beharko du belaunean jarri dizkioten puntuak direla-eta, eta 6 asteren buruan ezin izango du errepidean entrenatu.

“Iaz 3 hilabetez geldirik egon eta gero, aurten guretzat hain garrantzitsua den denboraldiaren hasieran gauzak benetan ondo egiteko eta emaitzak lortzeko gogo bizia nuen. Orain ahalik eta ondoen osatu nahi dut, epeak murriztu, eta apiriletik aurrera gauzak txukun egin” esan du Eneko Lizarraldek.

Bestalde, Jon Odriozolaren ustez “ezbehar handia da, izan ere, dugun egutegi estu honi aurre egiteko txirrindulari guztiak prest izatea oso garrantzitsua da guretzat”.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium