Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Burgosko Itzulia: Eneko Lizarraldek tarteko helmugen sailkapena irabazi du
Partekatu:      

Burgosko Itzulia: Eneko Lizarraldek tarteko helmugen sailkapena irabazi du

06-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea Burgosko Itzuliko podiumera igotzea lortu du, Eneko Lizarraldek tarteko helmugen sailkapen nagusia irabazi du eta gaur amaitu den Burgosko Itzulian. Lasterketan, World Tour mailako 13 taldek parte hartu dute.

Gaur 163 kilometroko etapa erabakigarria izan da jokoan, Caleruega eta Lagunas de Neila mendatearen artean. Guztira, 7 mendate igo behar izan dituzte txirrindulariak. Sergio Pardillak (Caja Rural - RGA) irabazi du azken etapa eta sailkapen nagusia Alberto Contadorrentzat (Tinkoff) izan da.

Mikel Iturria izan da taldeko onena, 16. helmugan, 1:57ra. Urnietako txirrindularia onenen taldean ibili da helmugatik 6 kilometrora arte eta sailkapen nagusian 17. sailkatu da, 2:07ra.

Alex Aramburuk ere etapa bikaina egin du eta sailkapen nagusiko gizonekin ibili da azken mendatera arte. 23 urtez azpiko hirugarren txirrindularia izan da sailkapen nagusian.

Taldea protagonista izan zen lehenengo egunean, Julen Irizar txirrindulari gaztea ihesaldian sartu eta etapa amaieran saiatuenaren saria jaso zuen.

Lizarraldek maillot urdina hirugarren etapan jantzi zuen, eguneko hiru esprintetan burua pasata, eta azken egunera arte mantendu du tarteko helmugen lidergoa.

Mikel Bizkarra, Getxoko Zirkuituan izandako erorikoaren ostean eta Imanol Estevez, atzo erorita, ezin izan dute bere mailarik onena eman.

Clasificaciones
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium