Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz eta Mikel Aristi Euskadi Basque Country - Murias Taldean arituko dira
Partekatu:      

Enrique Sanz eta Mikel Aristi Euskadi Basque Country - Murias Taldean arituko dira

15-09-2017

Euskadi BasEuskadi Basque Country – Murias Taldea akordio batera iritsi da Enrique Sanz eta Mikel Aristirekin eta bi txirrindulariak euskal taldean arituko dira datorren 2018 denboraldian.que Country – Murias Taldea akordio batera iritsi da Enrique Sanz eta Mikel Aristirekin eta bi txirrindulariak euskal taldean arituko dira datorren 2018 denboraldian.

Enrique Sanz (Iruña, 1989) txirrindularitza profesionalaren mailarik gorenean esperientzia zabala duen gizona da, izan ere Movistar Team taldean lehiatu zuen 2011tik 2015era bitartean. Iaz profesional kontinental mailako Willer – Southeast taldean aritu zen eta aurten kontinental mailako Team Raleigh GAC talde britainiarrean aritu da. 2017 urtean “Northwich Tour Series” lasterketa irabazi du eta beste ohorezko postu ugari lortu ditu britainiako beste lasterketetan.

Mikel Aristi (Bergara, 1993) 2016. urtetik da profesionala eta Delko Marseille Provence KTM taldean egin ditu azken bi denboraldiak. Aurten garaipen bat lortu du, La Tropicale Amissa Bongo-ko lehen etapan.
Euskadi Basque Country – Murias Taldea kontinental profesionala izango da 2018an eta datorren denboraldiko taldea osatzen jarraitzen du. Aurki taldean arituko diren beste txirrindularien berri emango du.