Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Estevezek eta Lizarraldek bi Orbea bizikleta eman dizkiete bi laguntzaileei
Partekatu:      

Estevezek eta Lizarraldek bi Orbea bizikleta eman dizkiete bi laguntzaileei

29-12-2016

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 2016ko laguntzaile kanpainan zozkatutako bi bizikletak gaur eman ditu

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 2016ko laguntzaile kanpainan zozkatutako bi bizikletak gaur eman dizkie zozketaren irabazleei.
Imanol Estevez eta Eneko Lizarralderen eskutik jaso dituzte bizikletak Iñaki Ramon eta Ander Berasategi zozketaren irabazleek.
Iñakik Eneko Lizarralderen bizikleta hartu du eta Anderek, aldiz, Imanol Estevezena.

Biak ala biak joan zen abenduak 22 taldeak egin zuen bi Orbea Orca Team bizikleten zozketaren irabazleak izan ziren. Zozketa horrek amaiera eman zion taldearen material zozketei.
Berri ere, kanpaina honetan erakutsitako babesa eskertu nahi die laguntzaileei.