Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias-ek 2017rako taldea osatu du
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias-ek 2017rako taldea osatu du

24-11-2016

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 2017ko denboraldian kontinental mailan lehiatuko duen txirrindulari-taldea konfirmatu du ofizialki.

Taldeak dagoeneko Espainiako Txirrindularitzako Federazioan izena eman du, bai eta honen oniritzia jaso ere. Aurreko urteko antzeko blokea mantenduko du, hazten eta esperientzia irabazten jarraitzeko helburuarekin eta 2018an Profesional Kontinentalera salto egiteko asmoarekin.

Jon Ander Insaustik, World Tour mailan arituko den Bahrain – Meridan ibiltzeko aukera izango duenak, eta Alex Aramburuk, Caja Rural – Seguros RGAren eskutik profesional kontinentalean arituko denak, taldea utziko dute.

“Formakuntza-talde bat gara eta Alex Aramburu eta Jon Ander Insausti bezalako bi txirrindularik maila altuagoko lasterketetan ibili ahal izatea arrakastatsutzat jotzen dugu, guk momentuz, ezin baitiegu hori eskaini” dio Jon Odriozola kirol-zuzendariak.

Bestalde, Oscar Rodriguez (Lizarte) eta Julen Irizar (AMPO) taldean hasiko dira, 2016ko denboraldian Euskadi Basque Country – Murias Taldean stagiaire gisa ibili ondoren. 

“Gure ustez, garrantzitsua da dagoeneko gurekin izan diren eta beren gaitasunak erakutsi dituzten txirrindulariei jarraipena eman ahal izatea”, nabarmendu du Odriozolak taldearekin hasiko diren bi txirrindulariei buruz hitz egitean.

Taldearen lehendabiziko kontzentrazioa Benidormen urtarrilaren hasieran izango da eta Mallorcako Challengean parte hartuko du estreinakoz urtarrilaren 26tik aurrera.

Jarraituko dute:

Aritz Bagües, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Imanol Estévez, Adrián González, Aitor Gonzalez, Mikel Iturria, Eneko Lizarralde, Pello Olaberria, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo.

Altak:

Óscar Rodríguez  (Lizarte) eta Julen Irizar (Ampo).

Bajak:

Jon Ander Insausti (Bahrain – Merida)  eta Álex Aramburu (Caja Rural – Seguros RGA).

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium