Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea onenen inguruan ibili da Mallorcako Challenge-eko egunik gogorrenean
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea onenen inguruan ibili da Mallorcako Challenge-eko egunik gogorrenean

27-01-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea XXVI Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorcako lehenengo mendiko jardunaldian tropeleko talderik onenekin lehian izan da. Serra de Tramuntana trofeoak ibilbide zorrotza aurkeztu du, bere 153,9 kilometrotan bigarren eta hirugarren mailako hainbat mendate zituelarik non, gainera, euriak agerraldia egin duen.

Gari Bravo izan da euskal taldeko txirrindularirik nabarmenena hamabigarren postuan bukatuz, mendiko etapak bere ezaugarrietara hoberen egokitzen direnak direla erakutsiz. Tim Wellens-ek (Lotto – Soudal) lortu du garaipena Deiako helmugara bakarrik heldu delarik, 30 kilometroren faltan ihes egin eta gero.

Etapa amaieran, Gari Bravo pozik agertu da lortutako emaitzarekin: “Pena da lehenengo aldiz aurreneko hamarretan sartu ez izana, baina urteko lehenengo estutua izan da eta pozik nago nire burua ondo ikusi dudalako, beste urteetan baino hobeto garai honetan”

Jon Odriozolaren adierazpenak: “Challenge-eko etaparik gogorrena izan da hau eta aurreneko postuetatik gertu ibili gara. Gari Bravo onenekin izan da eta, ondorioz, balorazioa positiboa da. Taldea hazten ari da, Kontinental Profesional mailako talde askoren aurretik ibili gara eta bihar ildo beretik jarraitu nahi dugu, denboraldia oso ondo hasi dugu eta”.

Bihar  Andratx - Mirador des Colomer (Pollença) 158,7 kilometroko trofeoa ospatuko da. Euskadi Basque Country – Murias Taldean ondorengo taldearekin parte hartuko du: Garikoitz Bravo, Mikel Bizkarra, Ander Barrenetxea, Aritz Bagües, Pello Olaberria, Eneko Lizarralde, Gotzon Udondo eta Aitor González.

Argazkia jaitsi