Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country Murias Rhône-Alpes Isère Tourrean
Partekatu:      

Euskadi Basque Country Murias Rhône-Alpes Isère Tourrean

11-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak bihartik aurrera ospatuko den Rhône-Alpes Isère Tour (2.2) lasterketan parte hartuko du eta lau egunez arituko dira euskal txirrindulariak frantziako Rhône-Alpes eskualdeko errepideetan.

Lasterketa hirugarren mailako mendatez jositako etapa gogorrarekin hasiko da eta %10eko batezbesteko aldapak ere igo behar izango dituzte lehenengo egunean.

Bigarren etapa izango da lasterketako gogorrena eta sailkapen nagusia baldintzatuko du. Bigarren mailako bi mendate eta lehenengo mailako beste bi igoko dituzte, azkenekoa helmugatik 22 kilometrora.

Hirugarren etapak azken mendatea helmugatik 60 kilometra izango du eta azkeneko jardunaldian ia 170 kilometroko ibilbide laua izango dute. Gizon azkarrentzat eta ordekan ondo ibiltzen diren txirrindularientzat aproposagoak izango dira azkeneko bi etapak.

Madrilgo Itzuliko taldekako sailkapena irabazi ondoren, euskal txirrindulariek taldearen momentu ona berretsi nahi izango dute lasterketa honetan.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Pello Olaberria, Mikel Iturria, Beñat Txoperena, Mikel Bizkarra, Alex Aramburu eta Aitor González.

Etapak:

1. Charvieu-Chavagneux - Ruy-Montceau (135km)

2. Crachier/Chezeneuve (capi) - Saint-Maurice l'exil (170 km)

3. Saint-Caurice l'Exil – Jons (153 km)

4. Jons - Charvieu-Chavagneux (168 km)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium