Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country Murias taldeak Route du Sud lasterketan parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Euskadi Basque Country Murias taldeak Route du Sud lasterketan parte hartuko du bihartik aurrera

15-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak Route du Sud (2.1) lasterketan parte hartuko du bihartik aurrera. Lasterketak bost etapa izango ditu lau egunetan eta Col du Tourmalet mendate mitikoa igoko dute laugarren etapan, Frantziako Tourrean ospatzen diren mendiko etapekin antzekotasun handia izango duen jardunaldian.

Parte-hartzaileen artean, World Tour mailako Movistar, Nairo Quintana buru dutelarik, Ag2R La Mondiale edo Française des Jeux izango dira, bai eta kontinental profesional mailako talde nabarmenak, hala nola Cofidis, Direct Energie edo Caja Rural.

Iaz, sailkapen nagusia Alberto Contador eta Nairo Quintanaren arteko norgehiagoka zirraragarrian erabaki zen eta Euskadi Basque Country Murias taldearen aldetik, Mikel Bizkarra, 13.º postuan, lasterketa bikaina burutu zuen.

Ia 200 kilometroko etaparekin hasiko da Route du Sud. Lehen 100 kilometroetan bi mendate igo behar izango dituzte, igoeraz jositako ibilbidean, baina bigarren erdia laua izango da eta  gizon azkarrentzat aproposa izango lehen jardunaldia.

Ostiralean bi sektore izango dituzte txirrindulariek: goizean 92 kilometroko etapa laburra, ibilbide gorabeheratsuan, eta arratsaldean 13,4 kilometro eta bi aldapako erlojupekoa.

Larunbatean etapa erregina burutuko dute, Col de Couraduque mendatean amaituko den etapan, Col du Tourmalet mitikoa igo ondoren. Seguruenik, lasterketako sailkapen nagusia etapa honetan erabakiko da.

Azken egunean zazpi itzuli eman beharko dizkiote 20 kilometro eta bi mendateko zirkuituari.

Etapa guztiak, ostiraleko goizeko sektorea izan ezik, zuzenean jarraitu ahal izango dira Eurosport telebista katean.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du Route du Sud lasterketan: Mikel Iturria, Aitor González, Aritz Bagües, Gari Bravo, Alex Aramburu, Imanol Estévez, Beñat Txoperena eta Mikel Bizkarra.

Etapak:

1. etapa: Saint Pons de Thomiér – Bessières (196 km)
2. etapa (lehenengo sektorea) Saint Pierre de Trivisy – Albi (92,4km)
3. etapa (bigarren sektorea): Albi – Albi (CRI 13,4 km)
4. etapa: Saint Gaudens – Val D’Ázun - Couraduque (185 km)
5. etapa: Clermont- Pouyguillès – Gers Astarac Arros en Gascogne (155km)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium