Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country Murias taldea Asturiaseko itzulian
Partekatu:      

Euskadi Basque Country Murias taldea Asturiaseko itzulian

27-04-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak larunbatean hasi eta astelehenen amaituko den Asturiaseko Itzulian parte hartuko du, 2.1 mailako 3 etapetako lasterketan.

Taldearen helburua iaz emandako itxura ona hobetzea izango da eta Gari Bravoren sailkapen nagusiko 5. postua gainditzea. 

Itzulia Alto del Acebo mendate gogorrean amaituko den etaparekin hasiko da eta, guztira, 14 mendate igoko dituzte hiru etapetan.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Gari Bravo, Beñat Txoperena, Mikel Bizkarra, Álex Aramburu, Eneko Lizarralde, Aitor González, Gotzon Udondo eta Ander Barrenetxea.