Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country Murias taldeak garaipena lortu du Madrilgo Itzuliko taldekako sailkapenean
Partekatu:      

Euskadi Basque Country Murias taldeak garaipena lortu du Madrilgo Itzuliko taldekako sailkapenean

08-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea taldekako sailkapen nagusia lortu du asteburu honetan ospatu den Madrilgo 29. Itzulian eta Gari Bravok laugarren postua eskuratu du.

Lehenengo etapan, Las Rozasen hasi eta amaitu zen sei mendateko etapa gogorrean, Gari Bravo eta Beñat Txoperena protagonista izan ziren eguneko ihesaldian. Hala ere, Movistar taldearen kontrola bertan behera utzi zuen euskal txirrindularien saiakera eta Juanjo Lobatok lortu zuen etapa. Buruan sartu zen taldean ihesaldiko bi euskal txirrindulariak zein Mikel Bizkarra sartu zirelarik.

Gaurko etapan, 15 itzuliko hiri zirkuituan, Lobatok ez du arazorik izan sailkapen nagusiko lehenengo postuari eusteko eta garaipena Manzana Postobón taldeko Sebastián Molano kolonbiar gaztearentzat izan da. Aritz Bagües, seigarren,  izan da taldeko lehenengo sailkatua eta Adrian Gonzalez, zazpigarren, Gari Bravo, zortzigarren eta Alex Aramburu, hogeita bederatzigarren, buruan sartu dira ere. Guztien lan bikainari esker, Euskadi Basque Country Murias taldeak taldekako sailkapen nagusia eskuratu du.

Jon Odriozolaren adierazpenak: "Gauzak ondo egiten ari garelaren proba berria da gaurko emaitza. Urratsez urrats goaz, denborarik galdu gabe eta gogor lan egiten talderik onenekin lehiatzeko. Gaurkoa oso emaitza ona izan da guretzat eta hurrengo konpromisoei begira indartzen gaitu".

Maiatzaren 12tik aurrera ospatuko den Rhône-Alpes Isère Tour (2.2) izango da taldeak parte hartuko duen hurrengo lasterketa.

Sailkapenak
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium